XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hamabosgarren Artikulua.- 1.- Ikuskari eta Ikuskari Espezializatuen lanpostuak, ikasturteari hasera eman baino lehen ebatzi behar diren merezimendu-lehiaketez eta deialdi publikoa egin ondoren beteko dira.

Honako alde hauek zehaztu beharko dira gutxienez deialdi horretan: a) Deialdiaren gai izan diren lanpostuen kopurua eta izena.

b) Beroiei izendatzen zaizkien egitekoak eta horiek atxikita daudeneko Barrutiak.

c) Lanpostu bakoitzaz jabetzeko eska daitekeen euskara-maila eta beroiei ezartzen zaizkien soldatak.

2.- Eusko Jaurlaritzaren pean egon eta Irakaskuntzako Funtzio Publikoa eratzen deneko Sail edo Eskaletakoak diren eta Doktoradutza, Lizentziatura, Arkitektu edo Ingeniari tituloa duten funtzionariek har dezakete parte aurreko apartaduan aipatzen den deialdi horretan; ihardunean egon behar dute eta funtzionari gisa bost urtez gutxienez lanean daudela kreditatu beharko dute.

Era berean, deialdiaren gai diren lanpostuetatik, %20a, Hezkuntza-Administrazioaren zerbitzuan dauden Ikuskari-Saileko funtzionariez betetzeko gorde beharko da.

Portzentaia honek jasotzen dituen lanpostuak, irakaskuntzan dauden funtzionariez betetzeko deia egin deneko lanpostuei gehituko litzaizkieke, beteko ez balira.

3.- Aukeraketaren gai izan diren funtzionariek: Hezkuntza-Administrazioaren zerbitzuan dauden Ikuskari-Sailekoak direnak izan ezik, baztertze-indarreko espezializazio-ikastaro bat gainditu beharko dute, dagokion deialdiko baseetan zehaztuko direla horren iraupena eta edukina.

Aukeraketaren gai izan direnek, irakasle gisa dituzten soldatak jasoko dituzte beti, ikastaroa egiten ari diren aldian.

Hamaseigarren Artikulua.- 1.- Aurreko artikuluan aipatzen den baztertze-indarreko ikastaroa gaindituz gero, Ikuskaritza-Funtzioa betetzeko izendatuak izango dira irakaskuntzan dauden funtzionariak, merezimendu-lehiaketan izendatu zaien lanpostuan eta ezin uko egin ahal izango diotela horri.

Hiru urtetarako izango da lehenengotan izendapena eta beste hiru urtetarako luzatu daitekeela, aplikagarri diren legeek ezar dezaten gehienezko epe-mugaren kaltetan gabe, interesatuak hala eska dezanean eta Hezkuntzako Sailburuordearen erabakiz, zerbitzuko beharrak eta gauzatu den lanaren balorapena kontutan hartuko direla horretarako.